‘De los vascos sin Historia a los vascos con Historia' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/22 Noiz arte: 2017/03/17, 19:00 - 14:20
Kokapena
Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 22, 19:00etan unibertsitate pabilioiko ELKAR Campus liburu-dendan (Apraiztarrak, 1. Vitoria/Gasteiz), ‘De los vascos sin Historia a los vascos con Historia' liburua aurkeztuko da, Joseba Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearena.
Estatu-nazio frantses eta espainiar unibertsitate eta errege akademiek sekuentzia bakarreko historia sustatu eta bultzatu dute, euskaldunak historian ikusezin bilakatuz. Hala ere, XVII. mendetik Oihenart-ek Baskonia eta euskaldunen diskurtso historikoa eraiki zuen, bestelako kontakizunen aurrean. Foru gobernuak abolitu eta gero, euskal historia berriak eraiki ziren Euskal Gobernua 1936an demokratikoki eratu ondoren.
Honako hauek hartuko dute parte aurkezpenean:
- Joseba Agirreazkuenaga, UPV/EHUko Historia Garaikideko katedraduna
- Joseba Iñaki Arregi, UPV/EHUko irakaslea.