Krisiari eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako aldaketei buruzko jardunaldiak
Noiz eta non
2017/03/14 2017/03/14, 15:30 - 15:33
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 14, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘V. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Lehen hitzaldia Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3.Epaitegiaren Magistratuak eskainiko du, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad' izenburupean.
Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.
Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.