Jardunaldia: ‘La sociedad familiar, ¿por qué constituir una sociedad?'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/02 Noiz arte: 2017/02/02, 09:30 - 13:30
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 2, 9:30etik 13:30era arte, CEBEK-en egoitzan (Kale Nagusia, 50-5ª. Bilbo) ‘La sociedad familiar, ¿por qué constituir una sociedad?' izenburupean jardunaldi bat egingo da. Hitzaldia emango du Martín Abogados Bufete Legal-eko bazkide Pablo Martín de Gordejuelak.
Hemen garatuko dira modu erraz batean sozietate bat eratzea komenigarria noiz den, horretarako dauden arrazoiak eta sozietatearen funtzionamendua ezagutu. Sozietateko "Kide bakoitza" nor den, bere eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ezagutu. Hala, estatutuak prestatzerakoan arreta berezia eskatzen duten gai batzuk landuko dira, bazkideen arteko gatazka arruntenak zeintzuk izaten diren eta horiek konpontzeko erreminta batzuk ere azalduko dira.
Bilboko Ganbera, CEBEK eta UPV/EHU bere familia enpresaren Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Familia Enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea helburua duen 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira ‘Familia enpresen eraldatzea: Etorkizuna ziurtatzea' zikloaren baitan.
Izena ematea
Web helbidea: Cebek Prestakuntza