‘Euskadi' pelikularen aurkikuntza aurkeztuko da, Euskal Herriari buruzko lehen 3Dko filma
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/01 Noiz arte: 2017/03/27, 11:30 - 11:37
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 1, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), Loraldiak eta UPV/EHUk Euskal Herrian 3Dn filmatu zen lehen pelikularen aurkikuntza aurkeztuko dute. Filma 1936an zuzendu zuen René Le Hennaff-ek, zinematografoaren asmatzaile Louis Lumièrek garaian garatu zuen erliebezko teknika baten bidez.
Aurkezpenean izango dira:
- Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Mikeldi Uribe-Etxebarria, Loraldia Kultur Elkarteko koordinatzailea
- Bea Narbaiza, UPV/EHUko Irakaslea eta Nor ikerketa taldeko ordezkaria
- Josu Martínez, Nor ikerketa taldeko kidea eta aurkikuntzaren arduraduna