euskaraespañol

Eguneko irudia

Geologiako Olinpiadaren IX. edizioa

Noiz eta non

2017/02/24 2017/02/24, 10:00 - 14:58

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Otsailaren 24an, Geologiako Olinpiadako fase autonomikoaren IX. edizioari dagozkion probak egingo da 10:00tatik aurrera Zientzia eta Teknologia Fakultateko 0.4 hezkuntza-laborategian. Fase autonomikoa EHUko Geologia Saileko irakasle-talde batek antolatzen du. Olinpiada horretan 2016-2017 ikasturtean batxilergoan matrikulatuta dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikaslek har dezake parte.

Fase autonomikoak hiru proba izango ditu. Proba praktikoa 2017ko goizeko 10:00 abiatuko da eta ikasleek mineral, fosil eta arroka desberdinak identifikatu beharko dituzte. Ondoren proba teorikoa dago, test motako hainbat galderekin Batxilergo temaroioan oinarritutakoa. Ondoren, lehenengo lau sailkatuek telebista-formatua duen konkurso batean hartuko dute parte olinpiadetako txapelduna zein den erabakitzeko.

Fase autonomikoko bi irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Béjarren (Salamanca) izango da 2017ko martxoaren 31 eta apirilak 1 eta 2an, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Geologikoetara joango dira, Nizan (Frantzia), 2017ko abuztuaren bukaeran.