-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Bilboko Ingeniaritza Eskolak diplomak banatuko dizkie bere 1.000 titulatu baino gehiagori
Noiz eta non
Noiztik: 2017/02/22 Noiz arte: 2017/02/23, 18:00 - 13:17
Kokapena
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_diplomas.jpg/3ccae748-1999-4836-a195-4e9f0132ae0a?t=1429177932000)
Deskribapena
Asteazkenean, otsailaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioa galaz jantziko da, orain arteko ekitaldirik jendetsuena ospatuko duen Bilboko Ingeniaritza Eskolako azken promozioko 1.057 titulatuak hartzeko. Lehen aldiz, eskola osatzen duten lau ikastetxeak zirenetako titulatuek elkarrekin jasoko dituzte euren diplomak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea buru izango duen ekitaldian.
Parte hartuko dute:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
- Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Hiri Plangitzarako Saileko Zinegotzi Olrdezakaria
- Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria