euskaraespañol

Eguneko irudia

Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren harira Adela Moyua Gela inauguratuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2017/02/10 Noiz arte: 2017/02/11, 12:00 - 10:21

Kokapena

Adela Moyua gela - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, otsailaren10ean, 12:00etan, Adela Moyua  Gela inauguratuko da Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena Auzoa, z/g. Leioa). Otsailaren 11n Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordetik egun hori eta bere aldarrikapena ikusgai bihurtu nahi dituzte, emakumea eta zientzia uztartuz. Xede hori buruan, ekitaldi bat antolatu dute Paraninfo Ondoko gelari "Adela Moyúa" izena emateko, Matematikako Saileko kide zenaren omenez.

Parte hartzaileak:

  • Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Carmen Corrales Rodrigáñez, Aljebra Saileko irakaslea (Matematikako Fakultatea, UCM)
  • José Vicente Idoyaga Arrospide, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle jubilatua (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU)
  • Arantza Urkaregi Etxepare, Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko Irakaslea (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU)