Hitzaldia: ‘Periodismo de investigación. El caso colombiano'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/02/09 Noiz arte: 2017/02/07, 11:30 - 08:20
Kokapena
Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, otsailaren 9an, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), 11:30etatik aurrera kazetari eta Kolonbiako gatazkan aditua den Julian Martinezek ‘Periodismo de investigación. El caso colombiano' hitzaldia eskainiko du.
Julian Martinez Vallejok Alvaro Uribe gobernuaren giza eskubideen urraketak ikertu ditu eta 2002 eta 2010 urteen artean gertatutako legez kontrako infiltrazio eta intertzeptazioei buruzko "Chuza-DAS: 8 años de espionaje y barbarie" liburua idatzi zuen.
Jorge Adolfo Freytter Romero elkarteak gonbidatuta etorri da Euskadira otsailaren 6tik 10era bitartean eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide Batzordearekin ere bilduko da.