euskaraespañol

Eguneko irudia

Espainiako Ekonomia Elkartearen 41. Sinposioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/15 Noiz arte: 2016/12/14, 09:00 - 10:06

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Abenduaren 15etik 17ra, ostegunetik larunbatera, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Espainiako Ekonomia Elkartearen 41. Sinposioa egingo da, Espainiako Ekonomia Elkarteak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolaturik. Ekitaldia ingelesez izango da.

Espainiako Ekonomia Elkartearen Sinposioan 500 bat entzule eta 360 hizlari batu ohi dira, eta hamar saio paralelo egiten dira. Horregatik, sinposioa Espainian egiten den ekonomista akademikoen topaketa garrantzitsuena da, eta nazioartean ere oihartzun handia du.

200 hizlari inguru unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak dira, eta gainerakoak, berriz, 30 herrialdetik gorako unibertsitate eta ikerketa zentroetako ekonomia doktoregoetako azken urtean dabiltzan ikasleak.

Biltzarrarekin batera, ‘Job Market for Economists' antolatzen da, alde batetik enplegu bila dabiltzan ikasleak eta bestetik enpleguak eskaintzen dituzten unibertsitate eta erakundeak biltzen dituen azoka. Ekonomiaren arloko doktoreen Europako azokarik handiena da; American Economic Associationek antolatutako azokak baino ez du gainditzen.

Era berean, lau osoko hitzaldi emango dira, hala nola Bocconi Universityko Eliana La Ferrara ikertzaileak haur immigranteen prestakuntzari buruz emango duena.

Bestalde, ostegunean, abenduaren 15ean, 20:15ean, topaketara joaten direnei harrera egingo zaie Azkuna Zentroan, eta han izango da Bilboko alkate Juan María Aburto.