-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Sarituko dira
Noiz eta non
2016/12/12 2016/12/12, 12:00 - 13:00
Kokapena
Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_diplomas.jpg/3ccae748-1999-4836-a195-4e9f0132ae0a?t=1429177932000)
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 12, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Oteiza Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Saritzeko VII. deialdiko garaikurrak banatuko dira. Sariek UPV/EHU marka zabaldu duten ikasleak aitortzen dituzte, tokiko, estatuko nahiz nazioarteko proiektu edo jardueretan parte hartuz, 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan. Ekitaldian lehenengo hiru sariak -2.500, 1.500 eta 1.000 eurokoak- eta bost accesit-ak banatuko dira, hots, 600 € bost jakintza-arlo bakoitzeko proiektu interesgarrienentzako.
Ekitaldian egongo dira, besteak beste, irabazle eta epaimahaikideez gain:
- Maite Zelaia, epaimahaiko presidentea eta UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea
- Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria
- Alfonso Unceta, Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendaria
- Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria
- Adriana Verdugo, Ikasle Batzordeko idazkaria.
- Danel Elezkano, pilotari profesionala