Arte Ederretako Akme jardunaldiak kritika eta kontrakulturan sakonduko du
Noiz eta non
Noiztik: 2016/12/12 Noiz arte: 2016/12/15, 10:00 - 15:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 12, 10:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Areto nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Akme jardunaldien zazpigarren edizioari hasiera emango zaio, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak antolatuta. Aurten, abenduaren 12tik 15era bitartean eta "Kritika & Kontrakultura" izenburupean, Akme 016 jardunaldiak hitzaldiak, sinposioak eta proiekzio dokumentalak eskainiko ditu.
Aurreko edizioetan bezala, ikasleek jardunaldietan parte hartzea ere helburu nagusia du Akme 2016k. Hori dela eta, ekitaldia antolatzearen prozesu osoa ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek osaturiko talde baten eskuan egon da. Izan ere, talde honek Akme 2016 eratu du eta hitzaldiak, tailerrak eta aurkezpenak proposatu ditu.
Akme jardunaldiak bi urtean behin antolatzen dira. Lehenengo edizioan, 2004an, objektuetan oinarritzen ez den sorkuntza izan zen protagonista. 2006an ohikoak ez diren ekoizpenak eta distribuzioak izan ziren ardatz nagusia. 2008an, berriz, "Zabor-Kultura" deritzona abiapuntutzat hartu zuten jardunaldiek eta, 2010ean, esparru publikoaren kudeaketa eta interbentzioen inguruan aritu ziren. 2012an, aurrekontu murritzak izan arren emaitza handiak lortzen dituzten artisten lana erakutsi zen. Eta azkenik, 2014an eta "No cost. Edizio eskasa da" izenburupean, beraien proiektu artistikoak krisi garaian aurrekontu baxuekin eta orain prekarietatean burutzen behartuta dauden artistak izango dira ardatz protagonistak.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/akme/