Siria. Iraultza, sektarismoa eta jihad
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/28 Noiz arte: 2016/11/24, 19:00 - 13:30
Kokapena
Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, azaroak 28, 19:00etan Unibertsitate Pabiloiko ELKAR liburu-dendan (Apraitztarrak, 1. Vitoria/Gasteiz) ‘Siria. Revolución, sectarismo y yihad' [Siria. Iraultza, sektarismoa eta jihad] liburuaren aurkezpena egingo da; Ignacio Álvarez-Ossorio-k idatzi eta CATARATA liburuek argitaratuta. Aurkezpenean, idazlearekin batera, Víctor Manuel Amado egongo da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuko ikertzailea.
Álvarez-Ossorio Arabiar eta Islamiar Ikasketen irakasle titularra da Alacanteko unibertsitatean eta ekialde ertaina eta Afrika iparralderako koordinatzailea da Alternativas fundazioaren kanpo politikaren behatokian. Honez gain, Gizarte Garapen eta Bakerako unibertsitate arteko institutuko (IUDESP) ikertzailea da eta Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) espainiar batzordeko zuzendaritza taldeko kidea.
Ez da erraza Siriako gatazkara hurbiltzea, besteak beste, horretan ari diren eragileen ugariarengatik eta hauetariko bakoitzak defendatzen dituzten interesengatik. Ulertu ahal izateko, ez da nahiko barne egoera jorratzea, baizik eta ezinbesteko suertatzen da gatazka haren dimentsio erregional eta nazioartekoa, zehaztu behar baita noraino larritu duten gerra Errusiaren, Iranen, Estatu Batuen, Arabia Saudiren, Turkiakren edo Qatarren esku hartzeek. Liburuak gatazka ulertzeko gakoetariko batzuk eskaintzen ditu.