euskaraespañol

Eguneko irudia

Italiartasuna aztergai

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/15, 09:00 - 11:32

Deskribapena

Azaroaren 17, 18 eta 19an egingo da Italianisten Espainiar Elkartearen (S.E.I.) nazioarteko XVI. kongresua, ‘La italianidad, a examen' [Italiartasuna aztergai] titulua duela. Kongresua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean burutuko da azaroaren 17an eta 18ko goizeko ekitaldia eta egun horretako arratsaldea eta azaroaren 19an Bizkaia Aretoan.

Italiartasuna gai eztabaidatsua da, klasiko eta egungoa, italianistika eta beste ikerketa arlo asko elkar lotzen dituena. Hortaz, kongresua irekita dago bertan hizkuntzalari, literaturaren teoriko eta historialari, soziologo, antropologo, historialari, zinearen historialari, artearen historialari, semiotiko, komunikologo, filosofo zein giza zientzien beste edozein adituk parte hartze dezan, lana zer ikergune edo fakultatetan egiten duen edo zer herrialdetan aritzen den kontutan hartu gabe, beti ere italiartasunak planteatzen dituen erronketan interesik badu. Bestelako diferentzia eta balioekiko erkatu eta aztertu nahi luketen balioa izanik.

Informazio zabalagoa: http://italianitas.com/