Nobel saria irabazi duten makina molekularrak
Noiz eta non
2016/11/16 2016/11/16, 19:00 - 20:43
Kokapena
Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Aurtengo Kimikako Nobel sariak munduko makina txikienen sorkuntza saritu du. Jean-Pierre Sauvage kimikari frantziarrak, Fraser Stoddart kimikari britainiarrak eta Bernard Feringa kimikari herbeheretarrak jaso dute saria, kontrolatu daitezkeen mugimenduak dituzten molekulak garatu izanagatik, energiaz hornituz gero zereginak burutu ditzaketenak. Akademiak dioenez, aurkipen honek iraultza teknologiko batera eraman gaitzake.
UPV/EHUko Kimika Fisiko arloko katedradunak, Jesús Ugaldek, aurkikuntza honen garrantzia azalduko du "Nobel saria irabazi duten makina molekularrak" izeneko hitzaldian, datorren azaroaren 16an ospatuko dena Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.