euskaraespañol

Eguneko irudia

Hezkuntzako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/10 Noiz arte: 2016/11/07, 18:00 - 15:54

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 10, 18.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldian zehar, diplomak banatuko zaizkio arabar hiriburuko ikastegi honetan ikasketak amaitu dituzten 73 ikasleri, 53 emakumezko eta 20 gizonezko, haur hezkuntza (29) eta lehenengo hezkuntzako (44) graduetan. Ere berean, hitzaldia eskainiko du Montse Meana Martínez Sansomendiko udalaren haur eskolako hezitzaileak.

Graduazio ekitaldiak Iñaki Goirizelaia Ordorika UPV/EHUko errektorea izango du buru eta ondoan izango ditu Adolfo Morais Ezquerro Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntzarako sailburuordea, Maite Fuentes Azpiroz Hezkuntza eta Kirol Fakultateko koordinatzailea eta Elena Agirre Basurko ikastegi bereko dekanoa.