-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
Zientzia atsegin eta dibertigarria Vitoria-Gasteizen
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/04 Noiz arte: 2016/11/03, 19:00 - 12:30
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/6187861/Zientzia+Club.jpg/729983d5-fe7f-4224-9129-cd892faa49e1?t=1478176170000)
Deskribapena
Ostiralean, azaroaren 4an, 19:00etan, Zientzia Club ikuskizuna izango da Vitoria-Gasteizko Bibat museoan, bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika ona uztartzen dituen ikuskizuna. Zientziaren Astearen barruan antolatu du UPV/EHUk ekitaldia.
UPV/EHUko ikertzaile eta irakasle Luis Pastor; Fernando Unda; Gustavo Vargas; Amaia Ordiales, Jone Mendicoa, Blanca Martínez eta Iranzu Guede; Bittor Rodríguez eta Raúl Ibañez Big Van taldeko kideekin tartekatuko dira, eta, denera, 10 minutuko 9 emanaldi eskainiko dituzte. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobe bat, zientzia erakargarria, atsegina eta entretenigarria izan daitekeela egiaztatzeko.
Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.