El mundo vegetal en nuestra vida
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/03 Noiz arte: 2016/11/02, 19:00 - 10:04
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Azaroaren 3an, ostegunarekin, 19:00etan, El mundo vegetal en nuestra vida hitzaldia eskainiko dute Clara Campoamor Kultura Etxeko hitzaldi-aretoan, Barakaldon, Inmaculada Coleto eta Mª Teresa Gómez Sagasti UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia saileko ikertzaile eta irakasleek.
Hitzaldian, ikertzaileek gogoraraziko dute landareak ezinbestekoak direla Lurrean biziari eusteko. Izan ere, "berderik gabe ez dago bizirik". Oxigenoa ematen digute eta elikagai dira guretzat. Landarerik ez balego, ez zinateke informazio hau irakurtzen ariko. Gainera, gure botika naturala dira, eta hainbat mehatxutatik babesten gaituzte, hala nola basamortutzetik eta higaduratik. Munduan gero eta pertsona gehiago gaude eta gero eta lur emankor gutxiago dago. Ongarri gehiegi erabiltzea eta lurzoruen kutsadura gure biziraupena arriskuan jartzen duten arazo handienetako bi dira: Nola aurre egin ingurumen-mehatxu horiei? Hortxe, hain zuzen, bihurtzen dira ezinbesteko landare-fisiologiari buruzko ikerketak. Ez dugu ezaguera soila sortzen; erabilera praktikoak ere jartzen dira martxan ingurumenaren osasuna hobetzeko, eta, horrenbestez, baita bizi-kalitatea eta ekonomia ere, bai gaur egungoa bai gure biloben garaikoa.
Zientziaren Astearen barruan antolatu du UPV/EHUk hitzaldia.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
Hitzaldia
El mundo vegetal en nuestra vida
• Eguna: osteguna, azaroaren 3a
• Ordua: 19:00
• Lekua: Clara Campoamor Kultura Etxeko hitzaldi-aretoa, Barakaldo