euskaraespañol

Eguneko irudia

Turiasaurus: el gigante europeo y otros dinosaurios jurásicos

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/10/31, 19:00 - 12:07

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 2an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, ‘Turiasaurus: el gigante europeo y otros dinosaurios jurásicos' hitzaldia eskainiko du Alberto Cobos UPV/EHUko geologiako lizentziadun eta doktore eta, gaur egun, Conjunto Paleontológico de Teruel-Dinópolis Fundazioko paleontologoak.

Bizkaia Aretoan jarrita eta ikusgai dagoen Koloso Jurasikoak erakusketari lotuta  antolatutako hirugarren hitzaldia izango da. Hitzaldian, Alberto Cobosek azalduko du zeintzuk izan ziren Teruelen duela 150-145 milioi urte bizi izan ziren dinosauroen faunak. Horietarik, Turiasaurus riodevensis da protagonista nagusia. Bestalde, Cobosek aztertuko ditu Bizkaia eta Teruelen arteko harremanak, Paleontologia, Geologia edo industria- eta meatze-ondarearen ikuspuntutik. Adibidez, gaur Turiasaurus dagoen tokian, Bilboko Nerbioi ibaiaren ertzean, pasa den mendean Euskalduna eta siderurgia indartsu baten lurraldea izan zen. Bertan, altzairu bihurtzen zen Trianoko mendietatik (Bizkaia) zetorren burdina, eta gero itsasontziak egiten ziren. Enpresari horiexek Terueleko Ojos Negrosen Menera Mendilerroko burdina ustiatzen hasi ziren, eta urteak joan ahala, trenbide propio bat eta Mediterraneoko Labe Garaiak eraiki zituzten.

Ekintza horiek guztiak Zientziaren Astearen barruan antolatu ditu UPV/EHUk.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.

Hitzaldia
Turiasaurus: el gigante europeo y otros dinosaurios jurásicos
• Eguna: asteazkena, azaroaren 2a
• Ordua: 19:00
• Lekua: UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, Bilbo