euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak ere badaude'

Noiz eta non

2016/10/26 2016/10/26, 19:00 - 21:00

Kokapena

Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Leku bateko maila sozioekonomikoa eta bertako herritarren osasuna lotuta daude? Urte askotan zehar euskal herritarrek beste erkidegoetako herritarrek baino osasun hobea zutela uste izan da da. Ikerketa berri baten ondorioen arabera gure lurraldean ere ezberdintasun adierazgarriak daude. Ikerketak erakusten du heriotza-tasan ezberdintasun substantzialak daudela Euskadiko leku ezberdinen artean eta honen arrazoia, besteak beste, eremu geografiko bakoitzaren maila sozioekonomikoa dela.

UPV/EHUn Estatistikan doktorea den Imanol Montoya Arronizek gai hauek aztertuko ditu "Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak ere badaude" izenburua duen hitzaldi eta mahai-inguruan, datorren urriaren 26ean Azkuna Zentroan ospatuko delarik. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.