euskaraespañol

Eguneko irudia

Leonardo Torres Quevedo ingeniariari buruzko erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/24 Noiz arte: 2016/11/06, 19:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Leonardo Torres Quevedo bere garaiko asmatzaile inportanteena izendatu zuten 1930ean

Deskribapena

Urriaren 24tik azaroaren 6ra arte, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), 'Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala' izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketa doakoa da eta ordutegiak hauexek dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Leonardo Torres Quevedo (1852-1939) bere garaiko asmatzaile ikuskariena izendatu zuten 1930ean eta oso leku garrantzitsua du zientziaren eta teknikaren historia unibertsalean. Bere asmakarien artean hauek ditugu aipagarrienak: urrutiko agintea edo telekinoa (1902) zeinaren bitartez objektuak gida zitezkeen; Donostiako Ulia mendirako transbordadorea (1907), pasaiarientzako munduko lehenengo aire-funikularra izan zena; edo aritmometro elektromekanikoa (1920), XX. mendeko informatikako aitzindariei aurreratu zitzaien ordenagailuen aurrekoa.

Erakusketan, hainbat panel, Torres Quevedoren objektu pertsonalak eta hark egindako transbordadorearen maketa ikusi ahal izango dira erakusketan.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Francisco A. González Redondo irakasleak eskainiko du hitzaldia, eta jatorri euskalduna zuen ingeniariaren inguruan urriaren 24tik azaroaren 6ra arte zentro berean egingo den erakusketaren inaugurazioa izango da.

Erakusketa inauguratzeko Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Francisco A. González Redondo irakasleak eskaini du hitzaldia. Asmatzaile ikuskaria ongi ezagutzen du,  González Redondok, eta Leonardo Torres Quevedoren biografia eta haren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu, baita hainbat kongresu eta erakusketa antolatu ere.

Bi jarduera hauek UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu eta Zientzia Astea-ko programaren barruan daude.