euskaraespañol

Eguneko irudia

European Conference on nanofilms 2016

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/19 Noiz arte: 2016/10/18, 09:00 - 09:21

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

2016ko urriaren 19tik 21era bitartean, UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da nanofilmei buruzko europar biltzarraren laugarren edizioa, ECNF 2016.

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu dute ekimena, eta hitzaldi teknikoak, poster-saioak eta gaikako mahai-inguruak egingo dira bertan.

Honako gaiak jorratuko dira biltzarrean:

  • Gainestaldura babesgarriak eta tribologikoak
  • Energia eraldatzeko geruza finak, katalisia eta horrekin zerikusia duten prozesuak
  • Molekuletatik eta nanopartikuletatik nanoegituratutako geruza finetara
  • Nanofilmen propietateak eta horiek karakterizatzeko teknikak
  • 2D material berriak: Sintesia, karakterizazioa eta aplikazioak

Biltzarra, era berean, besteren artean PVD edo Sol Gel-a bezalako tekniken bidez garatutako gainestaldurekin eta nanofilmekin lotutako berrikuntzak eta joerak trukatzeko topalekua ere izango da.
.

 

Informazio gehigarria