Nazioarteko Astea UPV/EHUn
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/18 Noiz arte: 2016/10/20, 09:30 - 12:45
Deskribapena
Urriaren 18, 19 eta 20 ospatuko da, UPV/EHUko hiru campusetan, Nazioarteko Astearen edizio berria, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak antolatuta.
Saioetan, UPV/EHUk kudeatzen dituen mugikortasun programak; helburuko unibertsitateak; baldintzak eta betebeharrak azaldu egingo dira zehatz-mehatz, 2017-2018 eskaera-epea zabaldu baino lehenago.
Bidaia egin duten ikasleen esperientziak eta gomendioak ere entzuteko aukera izango da ekitaldian.
Bestalde, EPEZ edo Global Training... praktikak egiteko programak ere aipatuko dira saio berezi batean.
Lekuak:
Urriak 18 (asteartea), GIPUZKOAKO CAMPUSA
Carlos Santamaría zentroa
Urriak 19 (asteazkena), ARABAKO CAMPUSA
Letren Fakultateko Areto Nagusia
Urriak 20 (Osteguna), BIZKAIKO CAMPUSA
Bilboko Magisteritza UE (Leioa), Juliana Agirrezabala aretoa
Ekitaldien programa:
-
09:30: UPV/EHUko mugikortasun programak
- Marta Barandiaran, UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendaria
-
10:00: Betebeharrak eta baldintzak
- Marta Barandiaran, UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendaria
- 10:30: Galderak, kasu bereziak etabar...
-
11:15: Hizkuntza eskakizunak eta azterketak
- Ainhoa Gómez, Atzerritzarrentzako Hizkuntza Ikastaroen Bulegoa
- 11:45 Atsedena
-
12:15 Bidaia egin duten ikasleen esperientzia eta gomendioak
- María Romerok, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren burua
-
12:45 Praktikak egiteko nazioarteko programak
- Xabier Txopitea, UPV/EHUko Enplegu Zentroa