-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hallen 50. urteurrena, Bilbon
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/01 Noiz arte: 2016/09/22, 09:30 - 15:34
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/6028311/clare-conferencing+web+campusa.jpg/6e666a3a-654f-4854-8dcc-750c68bd317e?t=1474558361000)
Deskribapena
Larunbatean, urriak 1, 09:30ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Cambridgeko Unibertsitateko Clare Halleko Spanish Society elkartearen X. topaketa egingo da. Erakunde horretako irakasle bisitariak eta kideak bilduko dira, estatutik datozenak. College Clare Hallen 50. urteurrena ospatzen ari dela eta, bilera ere egingo da eta topaketara hauek joango dira: Fernando Plazaola UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea, David Ibbetson Cambridge Unibertsitteako Clare Halleko presidentea eta Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria.
Bi urtean behin, Clare Halleko Spanish Society elkarteak antolatzen ditu dibulgaziozko hitzaldiak, eta aurten, lehen aldiz, Bilbon egingo dira. Mintzaldiak ingelesez egingo dira eta Brexit edota Quijoteren pertsonaia gaiak jorratuko dira, besteak beste.
Sarrera doan eta librea izango da.