euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/22, 09:30 - 23:59

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau Mugikortasun Adimentsua. Ekonomia Gogorra lelopean.

2016ko kanpainak adierazi nahi du mugikortasun adimentsua eta eraginkorra inbertsio ekonomiko bat dela Europarentzat. Edizio honetan, astearen ardatza mugikortasun mota honek pertsonei eta enpresei eragiten dizkien etekin ekonomikoak nabarmentzea izango da, baita bizi-kalitatearen eta ingurumenaren hobekuntza ere. Gainera, mugikortasun adimentsuarekin, gizarteak aurreztu egingo du, ibilgailu pribatua gehiegi erabiltzeak eragiten dituen efektuak murrizten direlako.

Hori dela eta, UPV/EHUk hainbat ekimen antolatu ditu, hemen laburbiltzen dizkizuegunak:

BIZKAIKO CAMPUSA

Irailaren 21ean, asteazkena, Leioa-Erandio Gunean

  • Bizikleta martxa: Getxoko mugikortasun jasangarriaren aldeko zentrotik, CEDEMOS (Emaús Bilbao SCIS), UPV/EHUko liburutegi nagusiraino (Leioa-Erandio) (Getxorik irteera 9:30)
  • Kaleko antzerkia (10:30-13:30)
  • Ibilgailu elektrikoen erakusketa (10:30-13:30)
  • Aparka esperientzia (10:30-13:30)

Astean zehar orri markatzaile batzuk banatuko dira ikastegi guztietan. Bertan azalduko dira unibertsitateak mugikortasun jasangarriaren alde antolatutako ekimenak.

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Argazki lehiaketa UPV/EHUko komunitate unibertsitarioari zuzenduta dago, baita ehualumni ikasle ohien sarea eratzen dituzten pertsonei ere.

Argazkietan agertu beharko da Europar Mugikortasun astea dela eta, 2016ko irailaren 16tik 22ra arte Gipuzkoan antolatuko diren ekitaldietako bat.

Lanak urriaren 17a arte aurkeztu ahal dituzte. Lehiaketak hiru sari hauek ditu: 

  • 1. saria: 300 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3 saria: 100 euro

Halaber, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletari buruzko stand eta tailerra jarriko dute Ignacio Mª Barriola zentroko arkupeetan irailaren 19tik 22ra 12:00-14:00 orduetan.

Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko, "Txirrindaz adin gabe" boluntariotza proiektua gertutik ezagutzeko eta hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena ala bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko.

Informazio gehigarria