euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia: ‘Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi ahal diezaiokegu?'

Noiz eta non

2016/09/16 2016/09/16, 10:00 - 19:30

Deskribapena

Irailaren 16an, ostirala, 10:00etatik aurrera, Punta Begoña Galerietan (Ereaga hondartza, Getxo), Lurralde-antolamendua eta globalizazioa. Gure nortasunari eutsi ahal diezaiokegu? jardunaldia ospatuko da.

Agustin Azkarate jakitunak, UPV/EHUko Kultur paisaiak eta Ondarea Unesco Katedraren zuzendariak, koordinatzen du. Gainera, UPV/EHUko Juan Manuel Madariaga (Kimikako katedraduna eta IBeA -Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa- taldearen zuzendaria), Iñaki Antigüedad (Geodinamikako katedraduna) eta Miren Onaindia (Ekologiako katedraduna) Paisaje, cultura e identidad mahai-inguruan parte hartuko dute.

Hiru helburu lortu nahi dira jardunaldi honekin:

1-Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez ekintzaile belaunaldi baten errebindikazioa egitea, Bilboko Abran hainbat argi-itzalekin ibai eta itsas-paisaia horren eraldaketan parte hartu baitzuten.

2-Eraldatutako eskenatokiei ikusgarritasuna eskaintzea. Ingurune hau gotorleku eraikin-sistema bat zen aitzinean, eta erabateko aldaketa ezagutu zuen XX. mende hasieran, baserri-giroan murgildutako lur-saila izatetik salerosgaien irteera zen industria eta portu-eremua bihurtu zelako, altzairuaren produkzioa, burdinaren itsas-merkataritza, bokazio higienista zuten azpiegiturak eta aisialdirako eta gozamenerako lur-sail berriak medio.

3-Nortasun berezia duten lekuen identitatea eta kultura modu egokian ustiatzea, partaidetza sentimenduaz baliatu eta alderdi sozioekonomikoa garatzeko aukerak sustatzeko.

Jardunaldia irekia da baina izena eman behar da aldez aurretik. Hemen programa osoa kontsultatu eta inskripzioa egin daiteke.