euskaraespañol

Eguneko irudia

Ozeanografiaren inguruko Nazioarteko Sinposioa Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/22 Noiz arte: 2016/06/24, 08:45 - 16:30

Deskribapena

Ekainaren 22tik 24ra, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorb. 3, Bilbo), ISOBAY15 ospatuko da, XV International Symposium on Oceanography of the Bay of Biscay. Bizkaiko Golkoko ozeanografia ikergai duen nazioarteko kongresu hau azken ikerketa lanak aurkeztu eta eztabaidatzeko aukera da, hala ozeanoaren ingurukoak nola kostaldea eta estuarioak aztertu dituztenak.

ISOBAY15en 150 ikertzailek hartuko dute parte. Aurtengo edizioko gai nagusia ekosistemen aldaketak izango da, aldaketa naturalak eta antropogenikoak kontrastatuko dituelarik. Biodibertsitatea, klima eta ozeanoen arteko harremana, ziklo biokimikoak eta geologia dira jorratu diren gaiak, besteak beste.

Programa osoa esteka honetan kontsultatu daiteke: https://www.ehu.eus/en/web/isobay15/home