euskaraespañol

Eguneko irudia

'Regions support to blue biotechnologies value chains in Europe' mintegia

Noiz eta non

2016/06/21 2016/06/21, 10:00 - 17:00

Deskribapena

Asteartean, ekainak 21, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) egingo da "Regions´ support to blue biotechnologies value chains in Europe" mintegia.  Plentziako Itsas Estazioak (PiE), beste 23 zentrorekin batera, bultzada eman dio itsas ikerketarako Europako azpiegitura handiari "European Marine Biological Resource Centre" (EMBRC).

EMBRCk erreferente izan nahi du bioteknologia urdinaren aurrerapenetan oinarritutako itsas ekonomia garatzeko. EMBRC Europako Batzordeak Europako Batasunean kalitateko ikerkuntza jorratzeko sustatu dituen azpiegitura handietako bat da. Osasunaren eta elikaduraren arloan dago, eta guztira hamahiru ikerketa azpiegitura handi biltzen ditu.

Parte hartzaileak, besteak beste:

  • Ibon Cancio, UPV/EHUko eta Plentziako Itsas Estazioko ikerlaria
  • Lucas Bosser, Conference of Peripheral Maritime Regions (CPMR) elkarteko kidea
  • Deniz Tasdemir, director de GEOMAR Centre for Marine Biotechnology (GEOMAR-Biotech)