euskaraespañol

Eguneko irudia

Bizkaia Aretoak ‘Oddysey 2016: The Speaker and Language Recognition Workshop' kongresua hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/06/21 Noiz arte: 2016/06/24, 08:00 - 17:30

Deskribapena

Ekainaren 21etik 24ra, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorb. 3, Bilbao), Odyssey 2016: The Speaker and Language Recognition Workshop nazioarteko kongresua ospatuko da. Bertan mundu osoko 100 ikertzaile baino gehiago bilduko dira, eta baita industria arloko ordezkariak, zuzenbideko espezialistak eta segurtasun eta inteligentzia-agentzietako kideak ere. Odyssey 2016an 60 lan eta demostrazio baino gehiago aurkeztuko dira (31 herrialdetako 242 autoretza batzen dituztenak), zeinak hizlari eta hizkuntzen karakterizazio, modelaketa, identifikazio eta segmentaziorako azken aurrerapenak barneratzen dituzten.

Odyssey 2016ren antolakuntzaz arduratu dira UPV/EHUko GTTS (Grupo de Trabajo en Tecnologías Software) eta Zaragozako Unibertsitateko ViVoLab taldeak; GTTSko Luis Javier Rodríguez Fuentes antolakuntzako arduradun nagusia eta ViVoLab-eko Eduardo Lleida programa teknikoaren arduradun direlarik.