euskaraespañol

Eguneko irudia

Vigoko Unibertsitateak eta UPV/EHUk EMBRC Espainiako nodoa eratzeko hitzarmena sinatu dute

Noiz eta non

2016/06/10 2016/06/10, 11:30 - 13:27

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 10, 11:30ean, Torallako Itsas Estazioan (ECIMAT) (Pontevedra) Vigoko Unibertsitateak eta UPV/EHUk European Marine Biological Resource Centre (EMBRC) ikerketarako Europako azpiegitura handian Espainiako nodoa eratzeko hitzarmena sinatu dute.

EMBRCren, zeina osatuko duten ECIMATek eta PIEk (Plentziako Itsas Estazioa), helburua da Europako itsaso guztietako ekosistemetarako sarbide bakarra izatea, edozein ikertzailek eskura izatea, alde batetik, bere ikerlana egiteko behar dituen itsas baliabide biologikoak eta, bestetik, biologia molekularraren eta genomikoaren arloko know-how guztia, modu iraunkorrean ustiatu ahal izan ditzan.

Ekitaldian parte hartuko dute:

Salustiano Mato, Vigoko Unibertsitateko errektorea
Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
Jesús Souza Troncoso, ECIMATeko zuzendaria