euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Sormen-lantegiak: kultura eta berrikuntzarako eremu berriak' jardunaldian parte hartuko du Arte Ederren Fakultateak

Noiz eta non

2016/05/24 2016/05/24, 09:30 - 19:00

Deskribapena

Maiatzaren 24an, asteartea, 9:30 eta 19:00 bitartean, San Telmo Museoan (Zuloaga plaza 1, Donostia), Sormen-lantegiak: kultura eta berrikuntzarako eremu berriak jardunaldia ospatuko da. Jakiunde eta Donostia 2016-k antolatu dute, San Telmo Museoaren laguntzarekin. Jardunaldiak Euskal Herriko egungo errealitatea aztertu eta kultur-industriei eta sormen-lantegiei buruzko eztabaida mahai gaineratuko du, lantegi edo fabrika kontzeptuari buruzko hausnarketa eginez, jatorri antropologiko, artisau eta artistikoetatik abiatuz.

Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak Industria kultural eta sortzaileen inguruko eztabaidan parte hartuko du. Aipatu fakultateko dekanordea den Nacho Rodríguezek, aldiz, Sormen-lantegiak Euskal Herrian mahainguruan.

Informazio gehiago eta programa:
http://dss2016.eu/eu/component/ohanah/sormen-lantegiak-kultura-eta-berrikuntzarako-eremu-berriak