euskaraespañol

Eguneko irudia

Hamaca Educa tailerra Arte Ederren Fakultatean

Noiz eta non

2016/05/17 2016/05/17, 10:00 - 21:00

Deskribapena

Asteartean, maiatzaren 17an, 10:00 eta 13:00 bitartean, Hamaca Educa tailer bat eskainiko da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Gradu aretoan. Tailer honek ikus-entzunezko sorkuntza garaikideak hezkuntzan eta bitartekotzan izan ditzakeen aukeren inguruan hausnartzen du. Hamaca Educa kasua aztertuko da, gazteak eta bideo esperimentala hurbiltzen dituen proiektua, gaur egungo sorkuntza-lanen parte izan daitezen eta ikus-entzunezko praktika garaikideenganako gogoa garatu dezaten.

Parte hartuko duten ikasleek hezkuntza proiektu baten kontzeptualizazio ariketa praktikoa egingo dute. Talde kooperatiboetan lan egingo dute eta esperimentaziorako tresna ludiko bezala bideoak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dituzte.

Arratsaldez, 19:00etan, Azkuna Zentroan Maletas pedagógicas. Aproximación a la educación a través del video (Urgell Funollet Obiols; Lleida, 1980) pelikula proiektatuko da. Sarrerak 3,00 euroan saltzen dira (2,00 € AZ txartelarekin), baina tailerrean parte hartzen dutenak dohainik sartu ahal izango dira aretora.

Hamaca bideoartearen hedapena eta banaketa erraztea helburu duen elkarte bat da, eta Hamaca Educa elkarte honek garatzen duen hezkuntza proiektua. Hamaca Educa gazteei zuzenduta dago eta bideo esperimentalaren produkzioetara sarrera ahalbidetzeko helburua dauka; era berean, ikasleak eta errealizadoreak harremanetan jartzea.

Ekimen hau BIdeOtik programaren barruan kokatzen da, bideosorkuntza lan eta proiektuak ikusarazteko asmoz antolatu dena. Bideoa eta beste ikus-entzunezko narratiba batzuk erabiliz, inguruko errealitatea erregistratu eta irudikatzeko moduak deskubritzen ditu. Ziklo hau Itxaso Díazek antolatzen du Azkuna Zentroarekin elkarlanean eta urte osoan zehar garatuko da.

Tailerrean izena emateko asier.azkarateaskasua@ehu.eus helbidera idatzi behar da.