Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/04 Noiz arte: 2016/05/03, 11:45 - 13:45
Deskribapena
Asteazkenean, maiatzak 4, 11:45etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa ospatuko da. Zimatek ikasleen elkarteak antolatu eta bultzatu duen ekimen honen helburua, dibulgazioaren mundua ikasleengana hurbiltzea da.
Raúl Ibáñez irakasleak emango dio hasiera lehiaketari ‘Los peligros del mal uso de la ciencia: las matemáticas' izenburudun hitzaldiarekin.
Ondoren, lehiaketan parte hartuko duten bost lanak aurkeztuko dira. Honako hauek:
- Wireless Charging: ¿Cómo cargaremos nuestros móviles?
- Radiación, no me jodas
- La materia perdida del universo
- Meteorología: un gran laboratorio de física
- Hackeando el código de la vida
Lehiaketa sarien banaketarekin bukatuko da. Bi sari emango dira, maila ezberdinetan. Epai-mahaiaren Sariaren irabazleak drone bat eskuratuko du eta, bestalde, Ikusleen Sariarenak, kanpoko disko gogor bat.