euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Gaixotasun arraroak, hurretik' erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/02 Noiz arte: 2016/05/15, 08:00 - 20:00

Deskribapena

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Sarriena Auzoa, z/g. Leioa) ikusgai izango da ‘Gaixotasun arraroak, hurretik' erakusketa maiatzaren 15era arte. Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara.

Erakusketak gaixotasun arraroei buruzko ezagutza bultzatu nahi du, gaixotasuna duten lagunen inguruko aurreiritziak desagerraraziz eta desitxuratutako errealitate hori irauliz.

Feder Euskadiren (Federación Española de Enfermedades Raras) esposizio horrek erakutsi nahi du askorentzat ezezaguna den errealitate bat , baina era berean gero eta lagun gehiagori eragiten diena. Gaixotasun arraroak patologia kronikoak dira, jaiotzean zein heltzean garatu daitezkeenak. Prebalentzia txikikoak bezala diagnostikatutako gaixotasunak 7.000 baino gehiago dira.