euskaraespañol

Eguneko irudia

Lan-arloko bitartekaritza intrajudizialari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/28 Noiz arte: 2016/04/25, 15:30 - 12:33

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 28, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko bosgarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Beatriz Garcia Celàa Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratuak eskainiko du, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad' izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.

Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.

Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.