Komunikazioa eta Haurtzaroa I. Jardunaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/27 Noiz arte: 2016/04/25, 10:30 - 16:00
Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 27, 10:30ean, UPV/EHUko Bibliotekako Areto Nagusian Komunikazio eta Haurtzaroa I. Jardunaldia hasiko da. Ekitaldia hori, Save the Children elkarteak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatu dute, Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin batera. ‘Komunikabideak, haurren pobrezia eta ume errefuxiatuak' titulupean, aztertuko da komunikabideek nola jorratzen dituzten bi gai horiek.
Belén de Vicentek (UNICEF Espainiako Batzordeko prentsa-burua) eta Susana Hidalgo (Save the Children elkartearen komunikazio-arduraduna) moderatuko duta jardunaldia, zeinak programa hau duen:
Nola informatzen dute komunikabideek haurren pobreziaren inguruan?
- Adela Úcar (ETB)
- César Coca (El Correo)
- Eider Hurtado (Onda Vasca)
- Juan Carlos de Rojo (Radio Euskadi)
- Susana Martín (Deia)
- Estefanía Jiménez (EU Kids Online UPV/EHU)
Ume errefuxiatuen inguruko informazioaren tratamendua
- Ainara Lertxundi (Gara)
- Cristina Sánchez (RNE)
- Nicolás Castellano (Cadena Ser)
-
Testigantzak:
- Ane Irazabal
- Iker Pastor
- Mikel Ayestaran
Erronka nagusia komunikabideetako profesionalak sentsibilizatzea da, aldaketa sozialerako duten indar eta boterea kontuan hartuta, baita unibertsitate alorreko kideak edo beste GKEetako komunikazio-arduradunak ere sentikortzea; azken finean, haurrekin zerikusia duten informazioak argitara ateratzen dituzten pertsona guztiei eta euren lanean haurren eskubideen ikuspegia sartzeko interesa duten pertsonei zuzendutako jardunaldia izango da.
Sarrera dohainik izango da, tokia bete arte.