-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
UPV/EHUk 80 elkarte baino gehiago bilduko ditu Boluntariotzaren II. Azokan
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/20 Noiz arte: 2016/04/19, 11:00 - 12:08
![Irudia](/documents/10136/5334513/feria_web.jpg/ef7dd573-01f3-40a4-8737-7fd2cd54d40f?t=1461067598000)
Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 20, 11:00etan Bizkaiko Campusean, Gipuzkoako Campusean eta Arabako Campusean, Boluntariotzaren II. Azoka hasiko da, zeinetan 80 elkarte baino gehiagok hartuko duten parte unibertsitateko komunitatearen baitan gizarte-partaidetza bultzatzeko. Azoka hau Bolunta, Gizalde eta Sartu Alaba elkarteek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearekin eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin batera. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak ere sustatzen du ekimena.
20 ekintza baino gehiagoz osatuta dagoen Boluntariotzaren II.
Azoka, goizeko 11:00etan inauguratuko da aldi berean hiru campusetan:
- Mikel Laboa enparantzan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Iratxe Amiano, UPV/EHUko Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria, eta Adriana Verdugo, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.
- Ignacio Maria Barriola Zentroan (Elhuyar enparantza, 1. Donostia) Fernando Etxegarai, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, eta Patxi Pineda de la Iglesia, Gipuzkoako Ikasleen Kontseiluaren presidentea.
- Lascaray Ikergunean, (Miguel de Unamuno etorbidea, 3. Vitoria-Gasteiz) Arantza Beitia, Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria eta Ángel Benito, Arabako Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.
Boluntariotza Azoka erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topagune bat da, boluntariotzan sentsibilizatzeko, informatzeko eta prestakuntza emateko; erakunde horien lana jakinarazteko; pertsona boluntarioak aitortzeko, eta boluntariotza solidarioari lotutako balioak zabaltzeko.