Gaixotasun Arraroen Inguruko Nazioarteko III. Hezkuntza-Kongresua
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/20 Noiz arte: 2016/04/21, 15:00 - 18:00
Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 20, 15:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Gaixotasun Arraroei buruzko III. Nazioarteko Hezkuntza Kongresua" hasiko da. Topaketa hilaren 21era arte luzatuko da.
Jardunbide egokietan, ideia berritzaileetan eta proiektu aitzindarietan oinarriturik, kongresuak haurtzaro bertatik gaixotasun arraroak dituztenekin batera bizi diren lagunekin inklusioa lantzeko gogoetarako espazioa izan nahi du.
Guzti hori lortze aldera programa hornitzen da mahai-inguruekin, tailerrekin eta txikientzako jolas-jarduerekin.
Horrela, gaixoaren ahalduntasunari buruz edo irakasle, ikasle eta gaixoen harteko harremanaz mintzatuko da. Guzti hori, erkidego autonomo desberdinetan eraman den jardunbide politiko-administratibo egokiaren testuinguruan, zeintzuetan sarean lan egin den gaixotasun arraroak dituzten lagunekin.