euskaraespañol

Eguneko irudia

Bizkaiko Esperientzia Gelek Carmen Gallastegui gonbidatu dute diplomen banaketara

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/15 Noiz arte: 2016/04/14, 17:30 - 09:21

Deskribapena

Ostiralean, apirilean 15, 17:30ean, UPV/EHU Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan, Bizkaiko Esperientzia Geletako hamahirugarren promozioa osatu duten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldian, Carmen Gallastegui ekonomialaria egongo da. Bukaera  Esperientzia Geletako koruak emango du.. Hamahirugarren promozioa 78 ikaslek (49 emakume, 29 gizon) osatu dute.

Carmen Gallastegui  (Bergara, 1945) Euskal Herriko Unibertsitateko Teoria Ekonomikoko katedraduna da. Bere ibilbidea, irakasle zein ikertzaile gisa, oso luzea da. Horregatik, 2005ean, Lucas Mallada Sari Nazionala jaso zuen, Ekonomia eta Ingurumena modalitatean, eta 2006an, Euskadi Saria, Ekonomiako Ikerketa arloan.1991n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izan zen.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzaren zinegotzia
  • Leire Aragón, BBKko Gizarte Ekintzetako zuzendari nagusia
  • Carmen Gallastegui, ekonomialaria
  • Alfonso Unceta, Esperientzia Geletako zuzendaria

Bukaera Esperientzia Geletako koruak emango du. Oihana Reguelak  hau zuzenduko du:

  • Coro de zíngaras de La Traviata (Giuseppe Verdi)
  • Coro de gitanos de Il Trovatore (Giuseppe Verdi)
  • Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)
  • Baldorba (Benito Lertxundi)
  • Gaudeamus igitur

Bizkaiko campusean ekin zion UPV/EHUk Esperientzia Gelen ekimenari, 55 urtetik gorakoentzako Unibertsitatea dena. Hori, 1999-2000 ikasturtean izan zen.