Grabitazio-uhinen aurkikuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du Borja Sorazuk
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/13 Noiz arte: 2016/04/08, 12:00 - 13:04
Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 13, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), hitzaldia eskainiko du Borja Sorazu Glasgowko Unibertsitateko ikerlari eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle ohiak, ‘GW150914: Grabitazio-uhinen lehen detekzioa' izenburupean.
Borja Sorazu fisikaria, orain hamar urtetik, Einsteinek aurreikusitako grabitazio-uhinen aurkikuntzan parte hartu dutenetako talde esperimentaletako bat den Eskoziako Grabitazio Ikerketen Institutuko kidea da. Bere hitzaldian, grabitazio-uhinen kontzeptua azalduko du eta aurkikuntza prozesuaren zehaztasunak ere emango ditu.
Otsailaren 11n, hamasei herrialdeko mila bat ikerlariekin osatutako Grabitazio-uhinen Laser Interferometro Behatokia (LIGO) nazioarteko partzuergoak, orain dela 1.300 milioi urte gertatutako zulo beltz biren fusioak sortutako perturbazioak antzeman zituztela iragarri zuen. Aurkikuntza hau gertaera gogoangarria izan da zientziaren historian.