Susana Jodra eta Patricia Schneiderren ‘Modulares II' erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/11 Noiz arte: 2016/04/07, 08:00 - 16:11
Deskribapena
Apirilaren 11tik 24ra, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Axular gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Susana Jodra eta Patricia Schneider artisten ‘Modulares II' erakusketa izango da ikusgai. Hain zuzen ere, 2015ean Bernako Beatriz Brunner Galerian aurkeztutako ‘Modulares I'-en jarraipena da honako hau.
‘Modulares II' erakusketa astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara, bisitatu ahal izango da. Sarrera librea izango da. Inaugurazio ofiziala, asteartean, hilak 12, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaia Aretoko Axular gelan bertan ospatuko da.
2012az geroztik, aldiro, Susana Jodra Llorente euskal artista eta Patricia Schneider artista suitzarra Modulares proiektua garatzeko elkartzen dira. Serigrafiak eskaintzen dituen baliabide anitzak erabiliz, aspaldiko argitalpenetatik berreskuratutako ilustrazioak eta irudi propioak, produkzioan erabilitako prozesu mekanikoak eta eskuzkoak gai bilakatzen dira, beti ere estanpa bakarrak eratuz. Erakusketa hau areto honentzako antolatuta dago, horma bakoitzean konposizio ezberdinak aurkezten direlarik.