-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
‘Altamira vista por los españoles' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/01 Noiz arte: 2016/03/23, 19:00 - 14:02
![Irudia](/documents/10136/5334513/Libro+Altamira.jpg/1c84b67d-a228-40b9-b706-afeb83f71ab0?t=1458741562000)
Deskribapena
Ostiralean, apirilak 1, 19:00etan hasita Donostiako San Telmo museoan, ‘Altamira vista por los españoles' [Altamira, espainiarrek ikusita] liburuaren aurkezpena egingo da, Xurxo Ayán irakasle eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Ondare Eraikinaren ikertaldeko kideak idatzita. Ekitaldian, idazlearekin batera egongo dira Jaime Almansa JAS Arqueologíakoa eta Iñaki Arrieta gizarte eta kultura antropologian doktorea eta UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakasle atxikia.
Xurxo M. Ayán Vila ikertzaile aritu zen Altamiraren gizarte balioa izeneko proiektuan, Espainiako gobernuak Altamirako haitzuloaren irudia aztertzeko eta jakiteko gizarteak zer nolako ikuspegia duen 1985etik gizateriaren ondare den aztarnategi honekiko. Proiektu honetan Xurxo Ayánek sistematikoki aztertu ditu Altamirako museoko bisiten liburuko 11.000 orri, jendearen eskura 2003tik jarrita. Lan honen emaitza dugu ‘Altamira vista por los españoles' liburua (Madril, JAS editoriala, 2015), San Telmo donostiar museoan aurkeztuko duena, ‘Altamiraren gizarte pertzepzioa, museoko bisita liburuaren bitartez' izeneko hitzaldiaz osatuta.