euskaraespañol

Eguneko irudia

Oinarrizko errenta, posible da?

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/16 Noiz arte: 2016/03/15, 16:00 - 11:55

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 16, 16:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), mintegi bat burutuko da EHUgune Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko topaleku eta elkarguneak antolatuta, oinarrizko errenta eta pobreziaren eta desberdintasunen kontra diren politika publikoak aztertzeko.

Oinarrizko errenta, posible da?' izenburupean, saioan, Daniel Raventós Red Renta Básica Elkartearen lehendakariak oinarrizko errentaren kontzeptu eta edukia azalduko ditu; Jordi Arcarons oinarrizko errentaz egindako ekonomiko txosten batzuen egileak, honek duen bideragarritasun ekonomikoa defendituko du; eta Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko sailaren diputatuak, Bizkaian Oinarrizko Errentak ekarriko lituzke ondorioak aztertuko ditu.

Sarrera librea izango da tokiak bete arte. Komenigarria da, joateko asmoa duenak angel.elias@ehu.eus helbidera idaztea.