euskaraespañol

Eguneko irudia

Familia enpresen estrategiei buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/15 Noiz arte: 2016/03/14, 18:00 - 08:52

Deskribapena

Asteartean, martxoak 15, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko gradu aretoan (Lehendakari Aguirre etorbidea 83, Bilbo - Sarriko), ‘Trabajando la estrategia de la propia familia empresaria' izenburudun hitzaldia eskainiko du Juan Villanueva, Careche enpresako zuzendari gerenteak. Hitzaldi hau, UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak antolatutako ‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren baitan kokatzen da.

Bere proiektuari eutsi nahi dion edozein enpresarien familiak denbora eta baliabideak eskaini behar dizkio epe ertain eta luzerako ‘familia estrategia' bat diseinatzeari, nora doan jakiteko eta bere ondarea den enpresa eta familia arloko ekimenak gidatzeko bere helburuak definitzen lagunduko baitio horrek. Eskura dauden tresna ezberdinek (Batzarrak eta Batzordeak, Familia Akordioa, Familia Kontseilua, Familia Bulegoa, Familia Asanblada, Bazkideen sindikatua, etab.), familiako kontu guztien kudeaketa profesional batez gain, familia-jarraipenaren beharrezko kohesioa ekarriko dute.

‘Familia enpresak, jarraitasunaren erronka' zikloaren programa 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan.