Krisiari eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako aldaketei buruzko jardunaldiak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/10 Noiz arte: 2016/03/07, 15:30 - 12:57
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 19, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Lehen hitzaldia Garbiñe Biurrun Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko lehendakari eta UPV/EHUko Zuzenbide irakasleak eskainiko du, ‘Prestaciones de muerte y supervivencia' izenburupean.
Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.
Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doain izango da.
JARDUNALDIEN EGITARAUA:
Martxoak 10, ‘Prestaciones de muerte y supervivencia'. Garbiñe Biurrun Mancisidor, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko lehendakaria eta UPV/EHUko Zuzenbide irakaslea.
Martxoak 17, ‘La nueva ley ordenadora del sistema de inspección de trabajo y Seguridad Social 23/2015'. Manuel Velázquez Fernández, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Burua.
Apirilak 7, ‘Empresa: un nuevo estilo de relaciones es posible'. Koldo Saratxaga, NER taldearen sortzailea.
Apirilak 14, ‘El control empresarial del trabajador frente al derecho a la intimidad‘. Angel Ranedo, Lan eta Gizarte Segurantzan Abokatu aditua.
Apirilak 21, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones'. Enea Ispizua, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlaria.
Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.
Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.
Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.