euskaraespañol

Eguneko irudia

Ekitaldi ugari antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuta

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/08 Noiz arte: 2016/03/10, 10:30 - 12:45

Deskribapena

Asteartean, martxoak 8, 10:30etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno 'Pitxitxi', 2), Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzional bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritza taldeak antolatu du ekitaldia. Hala, Bilboko Ingeniaritza Eskolan ospatuko da ekitaldi instituzionala ‘Ingeniaritza <=> andrazkoak + gizonezkoak' leloa hartuta.

Halaber, gradu amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen II. Francisca de Aculodi Saria, master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzearen IV. María Goyri Saria eta ikasketa feministei edo genero Ikerketei buruzko tesi onenaren III. Micaela Portilla Saria banatuko dira.

Ekitaldian izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Maite Zelaia, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea
  • Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria
  • Teresa Nuño, Berdintasunerako zuzendaria
  • Isabel Larrakoetxea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea

Sariak banatu ondoren, Isabel Larrakoetxea irakasleak hitzaldia emango du "Emakumea ingeniaritzan" izenburupean, non hitz egingo duen emakumeak azken 50 urteetan teknologia arloan izan duen parte-hartzearen igoerari buruz, baita etorkizunean ebatzi beharko diren erronkei ere. Halaber, ‘ad libitum' kuartetoak Vivaldi, Bizet edo Haendel musikagileen lanak interpretatuko ditu.

Ekitaldi instituzionalaz gain, UPV/EHUko hiru campusetan ere hainbat ekintza antolatu dira Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.