-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Familia enpresen antolaketa eta kudeaketari buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/01 Noiz arte: 2016/02/29, 18:00 - 13:24
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_firma.jpg/c077f8dc-f3a2-4aad-8043-3480ef646859?t=1429178107000)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 1, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), ‘El Gobierno Corporativo en la Empresa Familiar. Derechos y deberes de los administradores' izenburudun hitzaldia eskainiko dute Garrigues Bilbao abokatuen bulegoko Alberto Guerrak eta Katya Azarkinak. Hitzaldi hau, UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak antolatutako ‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren baitan kokatzen da.
Ez dira existitzen bi familia enpresa berdin, eta ezta antolaketa eta kudeaketa eredu bakar bat ere. Hala ere, gobernamendu on bezala ezagutzen diren praktika batzuk badaude, eta horien aplikazioak balorea sortzen du, arriskuak murrizten ditu eta kudeaketa korporatiboaren gardentasunarenganako konfiantza handitzen du. Egungo egoera ekonomikoak gobernamendu on korporatiboaren ontasunak berraurkitzea eskatzen duela jakinik, hitzaldi hau antolatu da, non, gaiaren inguruko gaurkotasuna aztertzeaz gain, aholku batzuk aurkeztuko diren.
‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren programa 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan.