Zeharkako Feminismoei buruzko tailerra
Noiz eta non
Noiztik: 2016/02/16 Noiz arte: 2016/02/26, 16:00 - 16:33
Deskribapena
Asteartean, otsailaren 16an, 16:00etan, Bizkaia Aretaoan (Abandoibarra 3. Bilbao),Jara Cosculluelak eta Blanca Ortigak koordinatuko dute Zeharkako Feminismoak programa. Formatu txikiko tailerren eta biltzar irekien bitartez, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan feminismoen inguruko zeharkako pentsaerak landuko dira lehen mailako hizlariekin.
guerrillascotidianas.org kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak dira koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko @EHUkulturak lagunduta, doako tailerrak eta biltzarrak antolatuko dituzte otsailaren 16tik 26ra bitartean, jardunaldi irekietan.
Egitarauaren barruan, tailerrak (talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean hautazko kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkulturarekin:
Hona hemen egitarau osoa: http://www.guerrillascotidianas.org/
TAILERRAK
• "Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak": otsailaren 16an eta 17an, 16:00etatik 20:00etara
• "Soinu mapa feminista": otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 20:00etara
• "Ikusmintzairak": otsailaren 22an, 23an eta 24an, 16:30etik 19:30era
EZTABAIDA MAHAIAK (mintzaldi irekiak)
Otsailaren 23tik 26ra
-Hitzaldi medikoak (otsailak 23):
• Aditua: Rosa Almiral
• Artista: Lucía Egaña
• + ikasle gonbidatuak
-Arkitekturak eta zaintzak (otsailak 24):
• Aditua: Hiria Collective
• Artista: Daniela Ortiz
• + ikasle gonbidatuak
-Ekonomia feminista (otsailak 24):
• Aditua: Astrid
• Artista: Eulalia Valdosera
• + ikasle gonbidatuak
-Multimedia artea (otsailak 26):
• Aditua: Lurdes Mendez
• Artista: Esperanza Collado
• + ikasle gonbidatuak