euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia: 'Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera'

Noiz eta non

2017/02/07 2017/02/07, 19:00 - 20:41

Kokapena

Bastida Aretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Nola erabiltzen dute internet umeek eta gazteek? Zenbat urterekin hasten dira nabigatzen? Nolako arriskuak pairatzen dituzte? UPV/EHUko ikerketa batek Espainiako adingabeek (9 eta 16 urte bitartekoak) internet nola erabiltzen duten aztertu du. Txosten honen ondorioetan ikusi da, adibidez, umeak bataz beste 7 urterekin hasten ari direla sarean murgiltzen, inkestan parte hartu dutenen % 12ak internet edo sakeleko telefonoaren bidez nolabaiteko jazarpena jaso duela edo % 63ak smartphone bat daukala.

Maialen Garmendia UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea txosten horren egileetako bat da, eta ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu "Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera" izeneko hitzaldian. Hitzaldi hau, Zientziateka programaren baitan dagoena, euskaraz egingo da otsailaren 7an Bilboko Azkuna Zentroan.

Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.