euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Matematika Bizirik', Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/28 Noiz arte: 2016/01/26, 16:00 - 12:30

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 28, 16:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ezberdinetako Batxilergoko ehun bat ikaslek ‘Matematika Bizirik' ekimenaren bigarren edizioan parte hartuko dute. Helburua, matematika zale bihurtu daitezen, gazteak estimulatzea da, zaletasun hori sortzeko, gaitasun intelektualak eta arrazoibide logikoa landuz.

Ekimen honen antolatzaileak, UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko Carlos Gorria, eta Matematika Saileko Jesus Gomez, Josu Sangroniz eta Pedro Alegria irakasleak dira.

Saioan zehar, modu praktikoan eta ikasleen partaidetza aktiboarekin, hainbat gai eta problema aztertuko dituzte, arreta berezia jarriz horien soluziora bideratzen duen arrazonamendu matematikoan. Hala, gaurkotasun handi duten gaiak aztertuko dituzte, hala nola, kriptografia, joko teoria, konbinatoria eta logikazko arrazoibidea, ordenagailuko programa bereziek eskaintzen duten geometriako irudikatzea eta abar.

Era berean, saioaren atal batean, Batxilergoan ikasi duten matematikaren eta unibertsitatean irakasten denaren arteko aldea zein den ere azalduko zaie ekimen honetan parte hartuko duten ikasleei.