euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Nire seme/alabak ez du jaten', hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/26 Noiz arte: 2016/01/25, 18:30 - 09:51

Irudia

Deskribapena

Asteartean, urtarrilak 26, 18:30ean, Abusu Ikastolan (Pontoi bidea 29, Bilbo) Iñaki Irastorzak UPV/EHUko Pediatrian irakaslek  hitzaldi hau emango du: ‘Nire seme/alabak ez du jaten, zer jaten du seme/alabak?. Haurtzaroko elikadurari buruzko gezur, errealitate eta gomendioak'. Ekitaldia UPV/EHUko Pediatria Sailak bermatzen du.

Hitzaldiak informazioa helarazi nahi die gurasoei, irakasleei eta eskolako jantokiko langileei, hain zuzen elikadura ohitura onei buruz zabaldu nahi du. Iñaki Irastorzaren esanetan, "hitzaldian denok dakizkigun baina gutxik betetzen dituzten zenbait kontu azaltzen dira; sukaldaritza tradizioan oinarritutako kontuak ere argitzen dira, denboraren joanarekin desitxuratu egiten baitira. Halaber, telebistako iragarkiek sortutako gezurrez ohartarazten dugu; ildo horretatik, haragi, esneki eta zuku ekoizleen presioa ikusarazten dugu, ia-ia sinismenak ezartzen baitizkigute, baita osasun arloko langileoi ere."